XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzordeak beharrezko ikerketak egin ditzake lehiaketaren arau komunitarioak urratu diren ala ez jakiteko eta ikertze ihardunbide horren inguruan Justizia Auzitegiak bere funtsezko eskubideen jurisprudentziaren zati garrantzitsua garatu du.

Baina normalean Estatu kideetako arduralaritzei dagokie arau juridikoaren urrapena ikertu eta frogatzea (adibidez garraio arloan, nekazal arloan edo arrantza politikan Estatuko edo lurraldeetako erakundei).

Ezin da baztertu, are gehiago guztiz txalogarria litzateke, urrapen jakinen ikerketen inguruan Batzordearen eta Estatu kideetako arduradunen arteko elkarlana egotea (ikus Zwartveld).

Honako urrapenak egoten dira jokoan: aitorpen faltsuak egitea, subentzioko baldintza bat ez errespetatzea, (adibidez hainbat aberetarako eskatu da laguntza baina gutxiago zeuden), kuotak agortu direnean arrantzan ibiltzea edo ekoizpen bat merkaturatzea, behar baino denbora gehiago atsedenik hartu gabe gidatzea...

4. urratsa zigor jakina ezartzeko erabakia da.

Zigor posibleen artean Y-zigorra ezartzen da.

Hori egitean elementu zamagarri eta aringarriak kontutan edukiko dira.

Urrats Estatu kideko arduralaritzari dagokio normalean, lehiaketa zuzenbidean ez ezik non Batzordeak berak zigorra mota edo isunaren munta ezarriko duen.

Batzutan zigorra ohartematen duen tipoak zigor ezberdinen artean aukeratzea suposatzen du larritasunaren edo present egon daitezkeen beste baldintzen arabera.

Horrelako zigor motak daude: isunak eta antzeko diru-zigorrak, baimenak deuseztatzea, salgaien merkaturatzea debekatzea, diru bermeak gordetzea, kreditoak gehi interesak itzultzea, diru laguntzak kentzea, laguntzarako edo kuotak banatzerakoan zerrendetatik kentzea.

5. urratsa zigorra eta zigortze prozesuaren kontrolan datza.

Posible da zigorra ezartzeko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea eta azken hitza auzitegiek edukiko dute.

Azken finean zigorraren kontrola Luxembourgeko Justizia Auzitegiak egingo du batez ere hasieratik Estatu kideari aplikazio hutsa besterik gelditzen ez bazaio, baina Estatu kideak zigorra aurrikustean (2. urratsa) edo zigorra hautatzean (4. urratsa) diskreziorik badu, bere barruko auzitegiek ere kontrola dezakete zigorra aurrikusi eta ezartzeko erabakia, eta azken hitza, zuzenbide komunitarioaren alderditik Justizia Auzitegiak dauka.

6. eta azken urratsa zigorraren exekuzioa da.

Behin erabaki tinko bat dagoenean zigorra aplikatzen da.

Urrats hau Estatu kideetako arduralaritzari dagokio beti, (...)